2010-03-31

CMAP-Tools Programa erabliz, mapa kontzeptuala

Hemen aurkezten dizuedan mapa kontzeptual hau egiteko klase ordu bat erabili genuen, bikoteka eginiko lana da eta berau egiteko CMAP-Tools programa erabili genuen. Honen edukia, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunari egiten dio erreferentzia.

2010-03-03

Bideojokuak helduentzat

Jokoen inguruko aldizkari garrantzitsu bat



http://revista.consumer.es/web/eu/20070901/internet/71859.php

Jolas unibertsalak galtzear daude

Jolas Unibertsalak (modak gainditu dituen jolasak edo betiko jolasak ) galtzeko arriskuan daude. Egungo gizarteak jolas horiek ematen zituzten hainbat faktore soziologiko eta fisiko kendu egin ditu, hala nola, haurrak jolasten ziren espazioa murriztu. Murrizketa horrek aldarazi ditu jolasteko moduak. Kanpoko jolasetatik barrukoetarako aldaketa gertatu da. Gaur egungo pantailako jolasetara jolasten dira haurrak: telebista ikusten edo bideo kontsolekin jolasten pasatzen dute denbora.



Zabuaren kasuan, gaur egungo erabilera murrizten ari da arriskutsua izan daitekeelako, eta zenbait lekutan zabuak kentzen ari dira. Horren ondorioz, segurtasun neurriengatik, haurrei gustatzen zaien jolas bat desagertzen ari da. Jolasten eta dibertitzen den haurraren gorputza helduek inposatzen dituzten legengatik sakrifikatzen da.
Zibaren kasuan, haurrek eragiten zioten zibari lehen, orain zibek mekanismo baten bitartez ematen dituzte birak, eta ez dute haurrek jartzen biraka, ez dute arte hori ikasten.


Gaur egun, garai moderno hauetan, jolasaren helburua ez da dibertitzea, baizik eta haurrak heldu bihurtzea, heztea, hori da jolasaren helburua.

Lehen jolasak gordinak ziren, eta horrek esan nahi du batzuk arriskutsuak zirela, beste batzuk zikinak, beste batzuk gatazkatsuak…. Eta momentu horiek denok esperimentatu behar ditugu. Esperimentatzen ez baditugu, edo esperimentatzen uzten ez badigute, ez dakigu zer diren, ez ditugu sentitzen, bizitzen, eta ez dugu jakingo sekula zein egoeraren aurrean gauden.





Alderdi biolentoa, arriskutsua dena eta abar, kentzen saiatzen gara, eta hori ez da erreala, ez dira jolas errealak. Adibidez, WaltDisney-ko pelikuletan beti amaiera zoriontsua da. Amaierak zoriontsua izan behar du, bestela haurrak traumatizatu egiten direlako. Baina, modu horretan, ez diegu erakusten errealitateari aurre egiten. Alderdi negatiboa, alderdi traumatikoa saihesten dugu, ez diegu
Jolasaren garrantzia 2

JOLASAREN GARRANTZIA HIZKUNTZAN

JOLASAK, HIZKUNTZAREN NORMALIZAZIORAKO TRESNA


Jolasa, ekintza askea izateaz gain, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da,

hizkuntza barneratzeko tresna, besteak beste. Alde batetik, hizkuntza formala lantzeko erabil

daitekeen teknika da; baina, batez ere, hizkuntza ez formala sustatzeko da baliagarria. Hau da,

euskara kalera ateratzeko modu bat da: abestiak, esamoldeak, hiztegia…

Nabarmentzekoa da jolasaren bitartez hizkuntzaren erabilera ludikoa ahalbidetzen dela;

horrek berebiziko garrantzia du hizkuntzaren normalizazio prozesuan. Euskaraz jolas egiten

ondo pasatuko du haurrak, gustura sentituko da, eta jarduera dibertigarriekin lotuko du

euskara. Gainera, euskarak, normalizazio prozesua gauzatzeko, bizitzaren arlo guztietan

presentzia behar du, baita jolasetan ere. Haurrak ikusi behar du euskara bizitzako esparru

guztietan erabil dezakeela, ez duela erdal erregistroetara jo beharrik jolasteko behar dituen

esamoldeak edo esaerak aurkitzeko.