Jolas Unibertsalak (modak gainditu dituen jolasak edo betiko jolasak ) galtzeko arriskuan daude. Egungo gizarteak jolas horiek ematen zituzten hainbat faktore soziologiko eta fisiko kendu egin ditu, hala nola, haurrak jolasten ziren espazioa murriztu. Murrizketa horrek aldarazi ditu jolasteko moduak. Kanpoko jolasetatik barrukoetarako aldaketa gertatu da. Gaur egungo pantailako jolasetara jolasten dira haurrak: telebista ikusten edo bideo kontsolekin jolasten pasatzen dute denbora.
Zabuaren kasuan, gaur egungo erabilera murrizten ari da arriskutsua izan daitekeelako, eta zenbait lekutan zabuak kentzen ari dira. Horren ondorioz, segurtasun neurriengatik, haurrei gustatzen zaien jolas bat desagertzen ari da. Jolasten eta dibertitzen den haurraren gorputza helduek inposatzen dituzten legengatik sakrifikatzen da.
Zibaren kasuan, haurrek eragiten zioten zibari lehen, orain zibek mekanismo baten bitartez ematen dituzte birak, eta ez dute haurrek jartzen biraka, ez dute arte hori ikasten.
Gaur egun, garai moderno hauetan, jolasaren helburua ez da dibertitzea, baizik eta haurrak heldu bihurtzea, heztea, hori da jolasaren helburua.
Lehen jolasak gordinak ziren, eta horrek esan nahi du batzuk arriskutsuak zirela, beste batzuk zikinak, beste batzuk gatazkatsuak…. Eta momentu horiek denok esperimentatu behar ditugu. Esperimentatzen ez baditugu, edo esperimentatzen uzten ez badigute, ez dakigu zer diren, ez ditugu sentitzen, bizitzen, eta ez dugu jakingo sekula zein egoeraren aurrean gauden.
Alderdi biolentoa, arriskutsua dena eta abar, kentzen saiatzen gara, eta hori ez da erreala, ez dira jolas errealak. Adibidez, WaltDisney-ko pelikuletan beti amaiera zoriontsua da. Amaierak zoriontsua izan behar du, bestela haurrak traumatizatu egiten direlako. Baina, modu horretan, ez diegu erakusten errealitateari aurre egiten. Alderdi negatiboa, alderdi traumatikoa saihesten dugu, ez diegu
2010-03-03
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario