2010-05-24

Animaliak Errepasatzen

Hemen aurkezten dizuedan multimedia hau animalien erreinuei buruzkoa da. Berau, multimedian agertzen den legez, Aritz Gorrotxategik, Aner Garai-iurrebasok, Jonathan Hermanak eta nik burutu dugu. Multimedia hau, ikasgelan erabiltzeko aproposa ikusten dugu, beti ere, gaia landu eta errepaso gisa erabiltzeko.

Ea bada, gustatzen zaizuen!!.



View more presentations from lur1.

2010-05-19

Atubecatcher-rri buruzko tutoriala

Hemen aurkezten dizuedan tutorial hau, Jonathan Hermanak eta Lur Aranburuk egin dugu. Berau Atubecatcher programarekin egin dugu, horretarako Euskaltuben harpidetu gara eta tutoriala igo dugu sarera. Azkenik Euskaltubetik hartu dugu gure bloggean jartzeko. 

Bideoan azaltzen da youtubeko bideo bat nola jeitsi gure ordenagailura.

Espero, tutorialaren bidez, zuek zerbait ikastea eta zerbaitetarako baliagarria izatea. Beste barik.


2010-05-17

Umetako jolasak



Umetako jolasak




Ahotsak.com orrialdetik ataratako bideoa duzu honako hau

Kakapoteka



Kakapoteka jolasean


Ahotsak.com orrialdetik ataratako bideoa.

Txirikiletan ere jolasten zuten



Txirikiletan ere jolasten zuten

Gaiaren inguruko orrialde interesgarri bat!!!

Hemen aurkezten dizuedan Web orrialde hau, oso interesgarria iruditu zaidalako jarri dizuet nire blogean. Bertan pertsonaia desberdinak agertzen dira, antzinateko jolasei, kantei, beraien esperientziei... buruz hitz egiten. Orrialde hau, Ahotsak.com (Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea)da.

Ea bada gustatzen zaizuen!!!!



http://www.ahotsak.com/gaiak/020304/

2010-05-13

Umeak jolasean

Youtube-tik hartutako bideo bat duzue honako hau. Umeak frontoian jolasean ari dira, uztai batzuekin.

2010-04-28

Jolas eta jokoen sailkapen bat

Hemen aurkezten dizuedan taula hau jolas eta jokoen sailkapen bat duzu, bertan agertzen diren irizpideak kontutan hartuz, joko bat den edota jolas bat den jakin ahal dezakegu. Irizpide horiek bete edo ez bete jolasa edota jokoa mota batekoa edota bestekoa izango da.

Hona hemen aukera posibleak:

1) Berezko jokoa
2) Jolas-jokoa
3) Ia-jokoa
4) Berezko jolasa
5) Ia-Jolasa

Jolas eta jokoen sailkapen hau, "Mugimenduzko jolasa herri kulturan" hautazko irakasgaitik atera ditut. Sailkapen hau, "Euskal gorputz heziketaren curriculum irizpideak: jokoa eta jolasa" deritzon testutik atera dut, honen idazlea Joseba Etxebeste delarik.




Espazioa Denbora/Irabazlea Harreman Soziala Tresnak
Jokoa Ziurra beti Irabazlea: bai Denbora: Lineala Psikomotorea (indibiduala) Bai
Jolasa Ez ziurra: naturan, eta begiak itxita Irabazlea: Ez, Denbora: Ziklikoa Soziomotorea (taldekakoa) Ez

2010-04-21

Jolas anitzen aipamena

Slideshare-tik harturiko power pointa duzue honako hau: berton joku mota desberdinen aipamena egiten da.


2010-04-19

Jolasaren garrantzia

JOLASAK, KULTURAREN TRANSMISIORAKO TRESNA


Jolasteko moduaren bidez herri baten identitatea transmititzen da; eta, haurren artean,

kultura sormen eta transmisio handiena jolastuz bideratzen da. Euskal jolasek Euskal Herriko

ohiturak ezagutzeko aukera ematen dute: garai batean zertan eta nola jolasten ziren, zer

baliabide erabiltzen zituzten, non jolasten ziren…

Kristalezko kanikarik ez zenean, fruituekin egiten ziren gaur egun kanikekin egiten diren jolasak. Horien lekuko dira

intxaurrak erabiltzen ziren jokoak (intxaurreta, amia barruan, lau lauka, botxo…)

Beste hainbeste esan daiteke jolas jarduera horietan erabiltzen ziren esaera eta

esamoldeei buruz, abesti, dantza eta ipuinei buruz, horietako asko erdaraz erabiltzen baitira

egun. Beraz, eta laburbilduz, euskal jolasak Euskal Herriko historia hurbila (arlo bat bederen)

ezagutzeko bide zuzena direla esan daiteke.

JOLASEN GIZARTE BALIOA

Hainbat arrazoi medio (gutxiago jolasten dute haurrek herri edo auzoetako karriketan,

jostailuen merkataritzak eragin basatia du, lehiakortasun akademikoen gizarte delakoan bizi

gara…), jolas libre edo bat-batekoa desagertzen joan da. Orain dela denbora gutxi arte

erabiltzen ziren jolasak galtzen joan dira, transmisio naturalaren katea eten egin baita (familia,

kalea), eta gehienek oso gune zehatzetan eta ozta-ozta iraun dute.

Produktibitatea helburu dugun gizarte honetan, helburua produktu bat sortzea ez duen beste

edozein jarduera denbora galtzetzat hartzen da. Horixe da aisialdiak eta jolasak apurtu nahi

duen uste okerra, jolasa denbora irabazteko bitarteko bat baita. Euskal jolasa ezkutuan dagoen

altxortzat jo daiteke, eta altxor horrek jolaserako espazioa eta denbora berreskuratu eta jolasak

sortzeko gaitasuna sustatzeko aukera emango digu.

Jostailuak eta umeak

Hemen aurkezten dizuedan txosten hau EROSKI-k argitaraturiko umeei jostailuak erosteko aholku batzuk ematen dizkigu.

Hemen agertzen diren aholkuak oso interesgarriak dira jostailu baten inguruan dauden gorabeherak aklaratzeko orduan.




http://www.eroski.es/files/Pdf/infojuego/eu/juguete-tradicional.pdf

2010-03-31

CMAP-Tools Programa erabliz, mapa kontzeptuala

Hemen aurkezten dizuedan mapa kontzeptual hau egiteko klase ordu bat erabili genuen, bikoteka eginiko lana da eta berau egiteko CMAP-Tools programa erabili genuen. Honen edukia, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunari egiten dio erreferentzia.

2010-03-03

Bideojokuak helduentzat

Jokoen inguruko aldizkari garrantzitsu bat



http://revista.consumer.es/web/eu/20070901/internet/71859.php

Jolas unibertsalak galtzear daude

Jolas Unibertsalak (modak gainditu dituen jolasak edo betiko jolasak ) galtzeko arriskuan daude. Egungo gizarteak jolas horiek ematen zituzten hainbat faktore soziologiko eta fisiko kendu egin ditu, hala nola, haurrak jolasten ziren espazioa murriztu. Murrizketa horrek aldarazi ditu jolasteko moduak. Kanpoko jolasetatik barrukoetarako aldaketa gertatu da. Gaur egungo pantailako jolasetara jolasten dira haurrak: telebista ikusten edo bideo kontsolekin jolasten pasatzen dute denbora.



Zabuaren kasuan, gaur egungo erabilera murrizten ari da arriskutsua izan daitekeelako, eta zenbait lekutan zabuak kentzen ari dira. Horren ondorioz, segurtasun neurriengatik, haurrei gustatzen zaien jolas bat desagertzen ari da. Jolasten eta dibertitzen den haurraren gorputza helduek inposatzen dituzten legengatik sakrifikatzen da.
Zibaren kasuan, haurrek eragiten zioten zibari lehen, orain zibek mekanismo baten bitartez ematen dituzte birak, eta ez dute haurrek jartzen biraka, ez dute arte hori ikasten.


Gaur egun, garai moderno hauetan, jolasaren helburua ez da dibertitzea, baizik eta haurrak heldu bihurtzea, heztea, hori da jolasaren helburua.

Lehen jolasak gordinak ziren, eta horrek esan nahi du batzuk arriskutsuak zirela, beste batzuk zikinak, beste batzuk gatazkatsuak…. Eta momentu horiek denok esperimentatu behar ditugu. Esperimentatzen ez baditugu, edo esperimentatzen uzten ez badigute, ez dakigu zer diren, ez ditugu sentitzen, bizitzen, eta ez dugu jakingo sekula zein egoeraren aurrean gauden.





Alderdi biolentoa, arriskutsua dena eta abar, kentzen saiatzen gara, eta hori ez da erreala, ez dira jolas errealak. Adibidez, WaltDisney-ko pelikuletan beti amaiera zoriontsua da. Amaierak zoriontsua izan behar du, bestela haurrak traumatizatu egiten direlako. Baina, modu horretan, ez diegu erakusten errealitateari aurre egiten. Alderdi negatiboa, alderdi traumatikoa saihesten dugu, ez diegu
Jolasaren garrantzia 2

JOLASAREN GARRANTZIA HIZKUNTZAN

JOLASAK, HIZKUNTZAREN NORMALIZAZIORAKO TRESNA


Jolasa, ekintza askea izateaz gain, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da,

hizkuntza barneratzeko tresna, besteak beste. Alde batetik, hizkuntza formala lantzeko erabil

daitekeen teknika da; baina, batez ere, hizkuntza ez formala sustatzeko da baliagarria. Hau da,

euskara kalera ateratzeko modu bat da: abestiak, esamoldeak, hiztegia…

Nabarmentzekoa da jolasaren bitartez hizkuntzaren erabilera ludikoa ahalbidetzen dela;

horrek berebiziko garrantzia du hizkuntzaren normalizazio prozesuan. Euskaraz jolas egiten

ondo pasatuko du haurrak, gustura sentituko da, eta jarduera dibertigarriekin lotuko du

euskara. Gainera, euskarak, normalizazio prozesua gauzatzeko, bizitzaren arlo guztietan

presentzia behar du, baita jolasetan ere. Haurrak ikusi behar du euskara bizitzako esparru

guztietan erabil dezakeela, ez duela erdal erregistroetara jo beharrik jolasteko behar dituen

esamoldeak edo esaerak aurkitzeko.