2010-04-28

Jolas eta jokoen sailkapen bat

Hemen aurkezten dizuedan taula hau jolas eta jokoen sailkapen bat duzu, bertan agertzen diren irizpideak kontutan hartuz, joko bat den edota jolas bat den jakin ahal dezakegu. Irizpide horiek bete edo ez bete jolasa edota jokoa mota batekoa edota bestekoa izango da.

Hona hemen aukera posibleak:

1) Berezko jokoa
2) Jolas-jokoa
3) Ia-jokoa
4) Berezko jolasa
5) Ia-Jolasa

Jolas eta jokoen sailkapen hau, "Mugimenduzko jolasa herri kulturan" hautazko irakasgaitik atera ditut. Sailkapen hau, "Euskal gorputz heziketaren curriculum irizpideak: jokoa eta jolasa" deritzon testutik atera dut, honen idazlea Joseba Etxebeste delarik.




Espazioa Denbora/Irabazlea Harreman Soziala Tresnak
Jokoa Ziurra beti Irabazlea: bai Denbora: Lineala Psikomotorea (indibiduala) Bai
Jolasa Ez ziurra: naturan, eta begiak itxita Irabazlea: Ez, Denbora: Ziklikoa Soziomotorea (taldekakoa) Ez

2010-04-21

Jolas anitzen aipamena

Slideshare-tik harturiko power pointa duzue honako hau: berton joku mota desberdinen aipamena egiten da.


2010-04-19

Jolasaren garrantzia

JOLASAK, KULTURAREN TRANSMISIORAKO TRESNA


Jolasteko moduaren bidez herri baten identitatea transmititzen da; eta, haurren artean,

kultura sormen eta transmisio handiena jolastuz bideratzen da. Euskal jolasek Euskal Herriko

ohiturak ezagutzeko aukera ematen dute: garai batean zertan eta nola jolasten ziren, zer

baliabide erabiltzen zituzten, non jolasten ziren…

Kristalezko kanikarik ez zenean, fruituekin egiten ziren gaur egun kanikekin egiten diren jolasak. Horien lekuko dira

intxaurrak erabiltzen ziren jokoak (intxaurreta, amia barruan, lau lauka, botxo…)

Beste hainbeste esan daiteke jolas jarduera horietan erabiltzen ziren esaera eta

esamoldeei buruz, abesti, dantza eta ipuinei buruz, horietako asko erdaraz erabiltzen baitira

egun. Beraz, eta laburbilduz, euskal jolasak Euskal Herriko historia hurbila (arlo bat bederen)

ezagutzeko bide zuzena direla esan daiteke.

JOLASEN GIZARTE BALIOA

Hainbat arrazoi medio (gutxiago jolasten dute haurrek herri edo auzoetako karriketan,

jostailuen merkataritzak eragin basatia du, lehiakortasun akademikoen gizarte delakoan bizi

gara…), jolas libre edo bat-batekoa desagertzen joan da. Orain dela denbora gutxi arte

erabiltzen ziren jolasak galtzen joan dira, transmisio naturalaren katea eten egin baita (familia,

kalea), eta gehienek oso gune zehatzetan eta ozta-ozta iraun dute.

Produktibitatea helburu dugun gizarte honetan, helburua produktu bat sortzea ez duen beste

edozein jarduera denbora galtzetzat hartzen da. Horixe da aisialdiak eta jolasak apurtu nahi

duen uste okerra, jolasa denbora irabazteko bitarteko bat baita. Euskal jolasa ezkutuan dagoen

altxortzat jo daiteke, eta altxor horrek jolaserako espazioa eta denbora berreskuratu eta jolasak

sortzeko gaitasuna sustatzeko aukera emango digu.

Jostailuak eta umeak

Hemen aurkezten dizuedan txosten hau EROSKI-k argitaraturiko umeei jostailuak erosteko aholku batzuk ematen dizkigu.

Hemen agertzen diren aholkuak oso interesgarriak dira jostailu baten inguruan dauden gorabeherak aklaratzeko orduan.




http://www.eroski.es/files/Pdf/infojuego/eu/juguete-tradicional.pdf